Bakaiku herrian (Nafarroa) daukagun etxean egiten ditugu barnetegiak. Sakana bailaran kokatuta, Urbasa eta Aralar mendilerroen artean, euskara ikasi eta praktikatzeaz gain, naturaz gozatzeko aukera paregabeak eskaintzen ditu Bakaikuko etxeak. XIX. mendean jauntxo batek eraikitako baserri ederra dugu, 2014an erabat eraberritua eta gaur eguneko erosotasunetara egokitua.

Eraberritu dugun etxe honetan erosotasun guztiak aurkituko dituzu: Bi, hiru edo lau lagunentzako logelak prestatu ditugu, baita litera gelak ere; bakarkako dutxak eta aldagelak; berokuntza etxe osoan, liburutegia eta telebista zein jokoetarako egongela, ordenagailua eta Wi-Fia.

Recommended Posts