Pedagogia propioa, euskara ardatz

Zenbat Gara elkartearen babesean mamitutako eta gauzatutako proiektua izanik, euskararen baitako murgiltze-eredu betea proposatzen dugu: euskaratik eta euskaraz. Euskara-hizkuntza ardatz eta mugarri duen hezkuntza- eta aisialdi-sistema propioa eskaintzen dugu, hori baita gure bereizgarri eta lan egiteko ildo irmoa.

Hezkuntza parte-hartzaile eta sortzailea

Gazteolatik hezkuntza parte-hartzaile eta sortzailea bultzatzen dugu, beti ere umearen askatasuna zainduz. Izan ere, bide horrek ematen du ikaslearen sormen-gaitasunak azaleratzeko modurik eraginkorrena. Sormena da umeek beren garatze-prozesuan eta hezkuntzan behar duten bidea, eta Gazteolan horretara bideratzen dugu gure jarduna, umearen zein gaztearen sormen-gaitasuna garatzera, alegia.

Euskaraz 
gozatu
jolastu
bizi