Bizkaiko Bertsozale Elkarteak eta Zenbat Gara Elkartearen ekimena den Gazteolak elkarlanean berriz ere egingo dituzte 2015ean bertso udaleku irekiak Bilbon, 10 eta 12 urte bitarteko umeentzat. Udaleku honen helburu nagusia Bilboko umeengan bertsozaletasuna sustatzea da, euskal kulturaz eta euskaraz gozatzen duten bitartean. Jolasak, kantuak, irteerak, bertsolarien bisitak, igerilekua… Primeran pasatzeko aukera pare bakoa. Ekainaren 22tik 26ra izango dira. Hemen dituzu ordutegiak eta prezioak.
Informazio gehiago:
Bizkaiko Bertsozale Elkartean (Zabale kalea 9, atzea. Durango), bizkaia.aisialdia@bertsozale.eus helbidera idatziz edo 94 681 2711 telefonora deituz.
Gazteolako bulegoan (Done Bikendi, 2. 4.solairua 48001 Bilbo), bulegoa@gazteola.com helbidera idatziz edo 944 237 591 telefonora deituz.

Hemen ere egin dezakezu matrikula.
Argazkia: Bertsozale Elkartea

Recommended Posts