


Udalekuak, koloniak, barnetegiak tailerrak eta euskara klaseak
Bilbo erdian eta Bakaikun
Euskaraz gozatu!
“Gazteola” Zenbat Gara elkartearen ekimena da. Haurren zein gazteen hezkuntzan eta aisian, euskararen erabilera eta euskal kulturaren ezaguera sustatzea du helburu modu jostagarri bezain serioan.
Haur eta gazteentzat
Hainbat tailer prestatu dugu 6 urtetik 16 urtera.
Bilbo erdian eta Bakaikun
Urtean zehar euskaraz gozatu, Bilbo erdian. Ume eta gazteentzako euskara eskola.
Gabriel Aresti euskaltegia
Gure proposamen guztiak euskaratik eta euskaraz daude pentsatuta, Gabriel Aresti euskategiaren eskarmentuarekin.
Gure kolonia eta tailerrak
Euskara eskola 2025-2026

HASIERA
- Urriak 1
BUKAERA
- Ekainak 19
Hiruhileko HASIERA eta AMAIERA
- Egun berdeak hasiera
- Egun urdinak amaiera
JAI EGUNAK
- Egun gorriak
* Egutegi horrek aldaketak izan ditzake, eta, horregatik, ikasturte hasieran ofiziala entregatuko da.
0
URTE
0
HAUR
0
TAILER
0
CAMPUS
Askoz gehiago
Motibazioa
Euskara erakargarri eginez, ume eta gazteei aisialdia euskaraz gozatzeko aukerak emanez, Bilbo erdian.
Ezaguera
Ez dakienari irakatsiz, inmertsio dinamikoaren bidez ikaspen prozesua azkartuz.
Erabilera
Ikasgelez gain, euskaraz egiteko uneak eta guneak sortuz, ondo pasatuz, euskara esperientzia aberasgarriekin lotuz.