Gabonetako jai egunak aprobetxatuz, aurten ere kolonia eta akademia ugari burutu ditugu Gazteolan. Neguko egun hotzei aurre eginez, gure lagunek eskulan, jolas eta bestelako ekintzetan pozik parte hartu zuten goizean goizetik bazkalordura arte.
Gure gaztetxoek, euskaran murgilduta, material birziklagarriak erabili eta gatz poto izugarriak egin zituzten, eta, karetak jantzi eta pozik antzeztu zuten eurek asmatutako antzerkitxoa.
Orain Aste Santua noiz iritsiko zain gaude berriz ere irri eta lagun artean kolonietan euskaraz disfrutatzeko.