6 urtetik 10 urtera bitarteko haurrei zuzenduta daude antzerki koloniak. Antzerkia oso aproposa da gaztetxoek euskaraz komunikatzeko, sentimenduak eta nahi duten guztia adierazteko, eta mundu horrek eskaintzen digun aukera-sorta oparoa erakusten diegu. Euskaraz eta ederto pasatuz. Ondorengo ekintzak jartzen dira praktikan udaleku honetan:
- Antzez-jolasak
- Mozorratze eta makillajea
- Txotxongilo antzezlanak
- Lip dub-a eta gidoiak sortzea
Horrez gain, jolasak eta eskulanak ere egiten dira kolonia hauetan.
2021
Adina
6-10 urte
Datak
APIRILA |
---|
11-13 |
19-22 |
Ordutegia
9:00-13:30
Prezioak
DESKONTUAK | 3 EGUN | 4 EGUN | 7 EGUN |
---|---|---|---|
Arrunta %0 | 96€ | 124€ | 220€ |
Neba-arrebak %5 | 91,20€ | 117,80€ | 209€ |
Fidelitatea %10 | 86,40€ | 111,60€ | 198€ |
Gaztedi Plana edo Hirukide %10 | 86,40€ | 111,60€ | 198€ |
Fidelitatea eta neba-arrebak %15 | 81,60€ | 105,40€ | 187€ |
-
NEBA-ARREBAK (%5) biak matrikulatzen badira
-
HIRUKIDE EDO GAZTEDI PLANA (%10) Beharrezkoa da ziurtagiriak entregatzea MOMENTUAN!!!! bestela ez da egingo.
-
NEBA-ARREBAK (%5) + FIDELITATEA (%10) biak matrikulatzen badira + iazko udan eta ikasturte (urtean zehar, gabonak edo aste santua) honetan egon direnak
-
FIDELITATEA (%10) iazko udan eta ikasturte (urtean zehar, gabonak edo aste santua) honetan egon direnak.
-
Egin daitekeen deskonturik handiena %15.