Lagun artean bertsotan eta kantuan ondo pasatzea eta gozatzea da helburua. Beraz, berotu ahotsak, bete burua irudimenez eta anima zaitez gurekin batera Bilbo bertsoz blaitzera! Gora Gazteola bertso eskola!

2023-2024

Adina

10-15 urte

Datak

Asteazkenetan
Hasiera: urriak 4

Ordutegiak

18:30-20:00

Prezioa

120€

Matrikula egin

Behin deskargatuta, bete (bertan idatz ditzakezu zure datuak) eta ondoren bidali helbide honetara: bulegoa@gazteola.eus

Gogoratu kontu honetan egin behar dela diru-sarrera: ES31 2095 0551 6091 0075 0593 (Kutxanbank / ZAGITARI KOOP.). Kontzeptu moduan izen-abizenak jarri. Beraz, helbideraketarik ez da egingo.

Garrantzitsua: behin ordainketa eginda, ordainagiriaren kopia bat eraman bulegora edo bidali emailez (bulegoa@gazteola.eus), matrikula eginda egoteko. Horrez gain, Gaztedi Planaren edo Hirukideren deskontua aplikatzeko beharrezkoa da dokumentua bulegoan aurkeztea edo email bidez bidaltzea

Matrikularen epea aurreko azteazkenean amaitzen da. Matrikula ez da onartuta egongo konfirmazio emaila jaso arte.

Informazio gehiago, gure bulegoan (Done Bikendi, 2. 4.solairua 48001 Bilbo) edo telefono hauetara deituta: 944 237 591 edo 600 75 77 28.

Matrikula itzultzea eta bajak

  • Ikaslea ez da matrikulatutzat emango dokumentazio guztia entregatu eta ordainketa egin eta justifikatu arte.
  • Koloniak hasi baino hiru egun lehenago baja izanez gero, ordaindutakoaren %50 itzuliko da.
  • Behin koloniak hasi direnean baja izanez gero, ez da matrikulako dirua itzuliko.

Related Works