COVID-19 protokoloa
-
Egoerak kontrakoa agintzen ez badu klase presentzialak izango dira.
-
Klaseetako ikasle kopurua (ratioa) baxuagoa izango da. Beraz, oraindik izena eman ez baduzu, eman ahalik eta azkarren lekua ziurtatzeko.
-
Jarraituko dugun protokoloa:
-
Sarrera eta irteera mailakatuak izango dira. Talde bakoitzak sarrera eta irteera ordu bat izango du eta irakasleak behean, Kafe ANtzokiaren aurrean jasoko eta utziko ditu ikasleak.
-
Sartzerakoan eta irteterakoan ikasleei tenperatura begiratuko zaie, eta baten batek sukarra edo sintomaren bat izanez gero gurasoak abisatuko dira.
-
Musukoaren erabilera beharrezkoa da. Bakoitzak berea ekarri beharko du etxetik, eta badaezpadan beste bat eskura.
-
Euskaltegiaren, eta bereziki klaseen, garbiketa eta desinfektazioa etengabea izango da. Gela guztietan desinfektatzeko produktuak egongo dira, eskuetan emateko hidrogelaz batera. Hala ere, gelara sartu baino lehen eta gelatik irteterakoan ikasleek eskuak garbitzea beharrezkoa izango da.
-
Ikasleen artean gutxieneko distantzia bat mantentzea beharrezkoa izango da.
-
Ikasle bakoitzak bere materiala ekarri beharko du klasera (Estutxea, koadernoa, folioak…).
-
Klasean erabiliko duten materiala (fitxak edo jolasak) aurreko egunean gurasoei bidaliko zaizkie nahi izanez gero beraiek fotokopiatu edo inprimatu ahal izateko. Hala ere, Gazteolak nahi dutenentzat eskura jarriko ditu fotokopiak.
-
Beharrezkoa da ikasleren batek sintomaren bat badauka Gazteolari horren berri ematea jarraitu beharreko pausuak eta protokoloa aplikatzeko.
-