Aste Santua jolasteko garaia da, ondo pasatzeko betiko lagunekin eta baita lagun berriak ezagutzeko ere. Horregatik, 6 eta 12 urte bitarteko gaztetxoei “Euskaraz jolasean” tailerran gozatzeko aukera eman nahi die Gazteolak Aste Santuan berriz ere, goizak era dibertigarrian emateko osagai guztiekin eta euskara hutsez: jolasak, kantuak, eskulanak, tailerrak, txangoak…